Alkatearen agurra

Ongi etorri Izurtzara, Durangaldeko herri txiki honetara, Urkiolako Parke Naturalaren ondoan kokatua.

Gure herria BI-623 errepideak erdibitzen du, lanean ari gara zeharbidea lortzeko eta horrela herrigune batuagoa eta lasaiagoa lortu.

Bizkaiko frontoirik haundienetakoa, pikoteo taberna eta jatetxe bat ere bai.

Eguna pasatzeko edo bisitatzeko aukera hauek ditugu:

Dorretxeak:

  • Etxaburudorretxea: 1456. urtekoa, errektangularra eta altua, haitz baten gainean eraikita dago.
  • Bekotorre: dorre kubikoa, Izurtzako ugazaben etxebizitza izandakoa.

Eliza eta Baselizak:

  • Bariko San Nicolas Eliza: XVI. Mendekoa
  • Erdoitzako baseliza: Kanposantua bertan dago, Bitaño auzoko bidean.
  • Agate deunaren baseliza: Ortuzar auzoan, 302 metroko altueran dago.
  • Santo Tomaseko baseliza: Elizalde auzoan, erreka ondoko parkean kokatuta dago.

Jauregiak:

  • Arana jauregia: 1852. urteko eraikuntza neoklasikoa da.
  • Larrinaga jauregia: XIX mendeko eraikina, armaría barrokoa da.

Baserriak:

  • Bodega, Aurtenetxe, Palazio eta Zabala, Jaioena, Mendibekoa, Txakolina, Uresandi…………..
  • Burdinola eta Errota: Lejartzakoa, XVI mendekoa; higuna, antepara eta tune hidraulikoa ditu.

Parkeak (eguna pasatzeko):

  • Agate deunarena: basoko parkea
  • Santo Tomasekoa: erreka parkea
  • Elizondo eta enparantzakoa

Gure asmoa herria hobetzen joatea da eta hortan lan egingo dugu, herritar guztien partaidetzagaz.

Orrialde hau gure herria ezagutarazteko eta elkar komunikatzeko tresna izatea nahi dugu.

Eskerrik asko gure orrian bisitari izango zareten guztioi, herriko eta kanpokoei. Jaso ezazue nire agurrik beroena.

Eva Maria Muñoz Irasuegui, Izurtzako Alkatea.

Izurtzako Udala

Elizalde auzoa 20, 48213 Izurtza.

Udal Bulegoak: 11:30tik 15:00etara.

Telefonoa: 94 681 35 48

Faxa: 94 620 16 23