Herria

Izurtza, Mugarra eta Untzillaitz mendien artean eta Mañaria ibaiaren ertzean kokatzen da. Durangotik Gasteizera doan BI-623 errepideak herria zeharkatzen du Urkiola mendateko norabidean.

Mañaria ibaia Urkiolamendin jaio, Izurtza zeharkatu eta Durangoraino heltzen da Ibaizabal ibaian amaitzeko.Horrez gain, mendietatik behera datozen hainbat errekatso daude.

Izurtza erdiguneaz gain, inguruko mendietan sakabanatutako baserriak ditugu, Ortuzar, Etxano eta Bitaño auzoak eratzen dituztenak. Izurtzak Durangorekin egiten du muga iparraldean, Mañariarekin hegoaldean, eta Abadiñorekin ekialdean.

Mapa interaktiboa

  • Banner Euskadi turismo
  • Banner Nekatur
  • Euskalmet