Leku interesgarriak

 

Nabe bakarreko tenplo honek egurrezko koru adierazgarria du, oinetan batez ere zizelatua. Buru aldean torrea, egurrez bilbatutakoa. Gotikoko eta Bizkundeko aztarna batzuk ere ikusgai ditugu.  

XVI. mendearen lehenengo urteetan kokatzen da elizaren sorrera: Mañariko Andra Mari eta Tabirako San Pedrotik banandu ziren fededunekin.

Horrela elizaren sorrera zein Izurtza elizate moduan “era ofizialean” agertu izana, Etxaburutarren leinuagaz lotuta dago. Hauek izan ziren bertako oinetxe-patroiak.

XVI. mendean zehar burdinolaz bete zan Izurtza. Hazkuntza ekonomiko nabarmena ekarri zuen horrek, eta ondorio moduan, elizateko demografiaren gehikuntza. Burdinarekin harremanek ere gora egingo zuten nonbait.

Biztanleriaren hazkundearen ondorioz, txiki geratuko zen eliza eta handiagoa egin beharra sortuko zen. Etxaburutarrek gauzaturiko kapitalaren metaketari Ester egin ahal izan zan hori. XVI. Mendearen hasierako ekin jakon eliza barria altxatzeko beharrei.

1535. urtearen aldera egina, gotiko-berbizkundeko atarien eredu bikaina dogu, dobela handiak, leiho-isurkiak eta ondo moldaturiko horman.

XVII . mendearen erdialdean, gaur egun ikusi dezakegun itxura eman zioten lanak burutu ziran Izurtzako elizan.

Eraikinean erabilitako harrilandu eta harri-hormak bertoko harrobietatik lortu ziren. Errekarriak bereziki Mañaria ibaitik.

Elizan aurkitzen ditugun irudiak:

  • Errukinearen Irudia Beaugrant-arren tailerrean egina.
  • Ohol margota bi Magdalenaren eta San Joan Ebanjelistaren irudiakaz XVI. Mendearen bigarren erdiko hasierako manieristak dira.
  • Gainean nahikoa txarto margota zan San Joan Ebanjelistaren eta San Bartolomeren irudi erromanistak.

Erretaula nagusia:

1745ean egina, ez dakigu noren lana dan. XVIII mendekoa izanik gogoratu behar da, Izurtzak mende horretan garrantzi ekonomikoa berezia izan zuela.

Churrigeresko erako erretaula barrokoa da, eta rokokora hurbilarazotan duten xehetasunak ditu. Horrela, arrokaila dago zutabeetan. Kartelak erdiko erregistroan, alboetako hegotzarrak lorakaz eta arrokailadun ispiliua, eta era naturalistan landuriko lorontziak eta modiloiak.

San Nikolasen irudia:

Atzera aprobetxaturiko irudia da, XVII. Mendearen lehenengo erdikoa. Erretaularen erdian dago, zutunik, bera da, parrokiari izena ematen dion santua. Beaugrant-arren tailerretik XVI. Mendearen erdialdian.