Leku interesgarriak

 

Mendigain izeneko mendiaren ganean dago kokatuta. Lejarza auzoan, itsasoaren gainetik 302. metroko altueran. E-M koa da orientazioa.

Nabe bakar sakona duen tenplo hau harri-hormaz eginda dago eta teilatua bi uretara, urek fatxada luzeenetara jausten direlarik. Barrua zutabekin indartuta dago.

Harri xehez eginda dago eraikina. Baseliz herrikoien tipologiaren araberakoa da eraikina. Ez dauka kronologikoki justifikatzen dauen formako elementurik.

Baselizearen  barruko aldean dagoen irudi bakarra izena ematen dion santuarena da: Agate Deuna. Antzinagoko irudia parrokian dago. Zur polikromatuzko irudi gotikoa.