Leku interesgarriak

 

HE-IMra begira dago, eta garai txiki baten kokaturik. Bita–o auzora doan errepidearen ertzean, eskumaldean, parrokiatik 500 bat metrora. Herritarrak Erdoitzako Ama Birjina deitzen diota eta bertako jaia irailaren 8an ospatzen da.

Errektangelu erako nabea daukan eraikina da, Teilatua lau uretara dago. Bere aurreko fatxada hiru bao eta ateburutan zabalduta dago, beraien moldeekin.  Kanpai-ormak gorputz eta bao bakarra du.  Barrua harri-hormaz eginda dago.

Sarreraren ondean ur bedeinkatu harraska gailoidun bi ditu.

Baseliza honi atxikita triangelu erako frontoi hutsa buru duten harrizko pilastra bik eraturiko sarrera dago.

Erretaula Nagusia:

1620 eta 1625 urteen artean egin zan, Bizkaikoaren barrokoaren lan aintzaindarien artean dago sailkatuta.

Atikoko koadroa XX mendekoa da. Enrique Renteria margolariak egina. Cristo erakusten deusku gurutzean, eta fondoan Durangaldeko paisaia.