Leku interesgarriak

 

Palazio eta Zabala baserria: Montevideoko sortzaile izan zen Bruno Mauricio de Zabalaren aitarena zan baserri hau.

Bolumen handiko baserria, beheko solaiura harri-hormaz eginda dago eta ganekoetan trikotea eta zura bilbaturik daude.

Aurreko aldean armarria dauka, eraikina baino modernoagoa. Banatuta dago eta gurutze-lore elisatua eta erdian devroia dutela, triangeluan eraturiko hiru txirla daukaz. Aspa tankerako orlak be badaukaz.

Jaioena baserria: Harri-hormaz eginda dago beheko solairua eta gainekoak harri-horma  eta trikotekin  bilbatuta daude. (Ortuzar auzoan)