Leku interesgarriak

 

Txakolin baserria: eredu honen adibide egokia dogu baserri hau. Eraikin funtzionala izaten da, eta normalean ez dau etarterik izaten. Apainketak neurridunak dira oso, eta tradiziozko etxe neoklasikoa gomutatuarazoten digu.

Hormak harri-hormaz daude eginda, silarriak izkinetan eta ia beti burudunak diran baoetan baino ez dira erabiltzen. Baserri-mota honek, bere kubo-tankerarekin, altuera eta bolumen bikainak emanten ditu. Hori horrela, baserri-etxe moduan ezezik, ostatu, denda edota taberna moduan be erabili ahal izaten zen. Alerik bikainenak,jende gorenaren bizilekua zen.

Kasu honetan hemen saltzen zen Izurtzako Bekotorre atzealdean zeuden mahastoien produktua.