Historia

X eta XI. mendetan Mañaria ibaiaren hertzean abeltzantzan eta nekazaritzan ari zen herrialdea finkaturik zegoen.

Hori erakusten dute San Jurgi desagertutako baselizan eta Erdoitzako Amaren baselizari erantsita zegoen aintzinako kanposantuko ormen artean aurkitu ziren hilobiko harri batzuk “in dei nomine” idazkerarekin. Gainera Durangaldeko beste toki batzutan aurkitu direnekin bat datoz.

Zehaztapenak:

  • Europako biztanleriaren hazkunde demografikoa
  • Kristaututako jendea da. Bizkaian kristinautasuna Mena ibarretik eta Durangaldeko Urkiolako bidetik sartu zela beti pentsatu izan da.

Hilobietako harrien agerpenak, gaur egungo baseliza aurreko eliza txikien ondoan jendeztatutako lurralde bat bazegoela agertzen du.

Pertsona ospetsuak

Nicolas Alzola Gerediaga. Euskal idazlea, (Izurtza 1922-Irœn 1983).

La Salleko anaia, erlijioan Valent’n de Berrio-Otxoa izena hartu zuen. Euskaltzain urgazlea (1957). Erreseina bibliografiko eta biografikoetan espezializatua. Goitizen ugari erabili zuen, hala nola, “N. de Cortazar”, “Bita–o”, “Markue”, “Ozerin J‡uregui”, “Atxarte” etab.  Langile porrokatua, bere garaiko euskal aldizkari guztietan argitaratu zuen, hitz lauz eta bertsoz, “Egan”go lanak nabarmentzekokak direlarik. Erdaraz ere agerkari anitzetan esku hartu zuen: “La Gran Enciclopedia Vasca”, Madrilgo “Tradiciones populares”, Bartzelonako “Indice Hist—rico Espa–ol” Gotingako “Fabula”, “Bolet’n de la RESde Amigos del Pa’s” etab. 1966 an “Cien autores vascos” obra argitaratu zuen. 1967an “Atalak” eman zuen argitara, eta haren ondean “Bigarren Atalak” (1972) eta “Hirugarren Atalak” 1978an. Halaber ipuin liburuaren egilea da.

Nicolas Alzola pintorea ere bazen, akuarelagile ona zen. “Fauve” joerako akuarela-gintza egin zuen, aski puntillista, dibujoaren ritmoa ondo eroanaz. Paisaje argiak, alaiak eta anekdotikoak. Dibujo hutsak ere oso onak, batez ere zutzaitzak beren mugimendu urduriak egiten zituenean.

Argazki galeria


  • Herria
    22 Argitaratutako argazkiak