Arkitektura

 
 

Goitiko Iturria:

Artisautza iturria da, tankera kultuan egina 1855ean. Pantailako edo arkitektura aurrealdeko iturrien tipologiaren barruan sartu leiteke. Aurrealde etzuna erakusten deusku, oso bikaina, bat ere apaingarririk gabe, pilastra bi eta ganeko frontoia izan ezik. Ontziak bertan ixteko aukera emiten du apal baten ganera isurtzen du ura, eta dan-dana dago berriz eginda.

Untzillako Iturria:

Izurtzako hirigunean dagoen iturria dogu beste hau, plaza nagusian, harriz eginda dago, plaza eta errepidea banantzen dituan horma txiti baten amaieran. Eskulturgintzari buruz jardun ezkero, itxura bitxia daukala esan beharko da, hiruki tankerakoa delarik, puntan amaitu barik, frontoi biribil txiki baten amaitzen delako. Bertan, hilarria balitz legez, lore antzeko apaingarria dago eta beronen erditik urteten da ura. Ura ajusten daneko pilastrak guztiz inguratzen dau deskribaturiko egitura.

Desmonteko Iturria:

Gasteizera doan errepide ondoan dago, Desmonteko parajean, iturria eta  uraska  daude, Durangotik Gasteizera zihoazen bidaiari eta animaliak erabiltzen zutena.