Arkitektura

 
 

Aranatarren Jauregia

XIX mendeko jauregia da, zehatzago esanda 1852. urteko, bertan inskribaturik dagoen aipuan adierazten dan bezala. Lehenagoko Jauregui baten hondarren gainean eraikin zan eta elizako patroi zan, Juan Ramon de Aranak, sustatu zuen.

Frantziar tankerako eraikina da, handia, bi solairu eta txapitula erako atikoa duena, Erlaitz batek argi uzten ditu haien bereizketa.

Etxearen buelta osoan lorategia dago arbola itzelekin.

Oin laukidun eraikin eklektiko hau harri landuz eginda dago, bere fatxada nagusian hiru altuera bereizten dira bost baoen ardatz, erdikoan sarrera nagusia zabaltzen da, zutabeko karrerape batek babestuta. Echaburu-IbargŸen eta Basozabal familien eskutu barrokoa datza  San Nicolas Elizan dagoenaren berdina.

Larrinagatarren Jauregia

XIX mendeko eraikina da, baina hainbat biderrez aldatu eta barriztua. Altua da, kubo tankerakoa, eta hiru solairutan dago banatuta. Hormak harri-hormaz dagoz eginda, sillari bikainez eginda dagozan izkinetakoak eta baoen inguruetakoak izan ezik.

Atzeko aldean nabarmentzen da eraikineko elementutik garrantzizkoena, lehenengo solaiura Ibaira ematen dauen aldeagaz bat egiten dauan harrizko harmaila.

Arana Jauregia edo Bodega Baserria

Aranatarrena zan eta herrikoak “Bodega” izenaz ezagutzen dute, oraindik be bertan mantentzen delako bodega eta sasoi haretako tradizionozko baserriakaz.

Erkatuta alde handirik ez dagoelako. Juan Ramón de Aranak eregia izan zen bertan aurkitu den inskripzioagatik.

XIX. mendeko baserrietan aurkitu ohi dan egituraren antza dauka. Eraikuntza neoklasikoa, kubo erakoa, harri-horma xehez, harri zabalekaz, eginiko hormakaz. Silarriak  baoen definizinorako eta izkinetarako erreserbatu ziran.