Arkitektura

 
 

Orain dela denbora gitxira arte, hiru izan dira  Izurtzan gorde izan diran dorretxeak: Etxaburuko Torrea, Izurtzako Torre edo Bekotorrrea.

Etxaburuko Torretxea:

Ma–aria Ibaian amaitzen dan errekatso batek zeharkatzen dauan bailara txiki baten dago. Etxaburuko Torretxea, gaur egun Urkiolaraino doan errepidetik kilometro batera. Hatx baten gainean dago, ganera, eta horri Esker,  hobeto gauzatu eiteken tokiaren defentsa, inguruetako lurren ganeko ikuspegia be oso ona delarik.

Laburrago esateko, oso leku estrategikoan  eregi eben eta baleiteke Erdi Aroan Urkiolara  joan bidea bertatik hur pasatzea. Holan talaia eta lurraldeko kontrolerako eta defentsarako eraikina izango zen horregaz batera. Bizkaiko torre gehien modura, inguruetako zelula ekonomikoarena be egingo eban, salgaien trafikoa eta Izurtzako zelaiak eta sarobeak kontrolatuz.

Elezaharrak alde batera utsita, ezagutzen dogun historia-albisterik antzinekoena 1456. urtekoa da.

Errektangulu erako oin-planoa dauka, eta Bizkaiko torretxeetan ohikoa izaten dena baino nahikoa altuera handiagoa. Hiru solairutan dago bananduta gorputza, etxabea, bizitzeko solairua eta ganbara eta torreari ere altuera handiagoa hartzen ixten eta oinarri sendo eta egonkorra emiten deutson hatx baten ganean dago zumendaturik.

Izurtzako Torrea:

Torre honi Aldana torrea be esaten jako, eta Ma–aria ibaiaren bidea mende hartzen dau, bertatik hur dagoen muino baten gainean dago eta.

Torre kubikoa da eta Etxaburukoa baino askoz altuera txikiagokoa. Hau be hiru solairutan dago bananduta, behekoa, lehenengoa eta ganbara, et ahorren isla igartzen da kanpoan dagozan baoei esker. Extaburutorrea baino erosoagoa eta bizigarriagoa da eta bertara joan ziran bizitzan Izurtzako ugazabak.