Datuak babesteko eskubideak erabili

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez, interesdunak datuak babesteko eskubide hauek erabili ahal izango ditu:

  • Irispidea: datuen tratamenduaren arduradunak interesdunari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari ote diren esan diezaion jakiteko eskubidea da, eta, hala bada, tratamenduaren helburuak, datu pertsonalen kategoriak, eta datuak jakinarazi zaizkien edo jakinaraziko zaizkien hartzaileak edo hartzaileen kategoriak; ahal bada, datu pertsonalak zenbat denboraz gordeko diren edo, ezin bada, zer irizpide erabiliko diren epe hori zehazteko; datu pertsonalak ez baldin badira interesdunarengandik jaso, zer iturritatik datozen jakitea; erabaki automatizaturik ba ote den, profilak egitea barne, eta, hala bada, gutxienez, erabiltzen den logikaren gaineko informazio esanguratsua, eta interesdunarentzat tratamendu horrek duen garrantzia eta izan ditzakeen ondorioak.
  • Zuzentzea: interesdunak eskubidea izango du berari buruz dauden datu pertsonal okerrak arduradunak atzerapen bidegaberik gabe zuzendu ditzan.
  • Ezereztea: baldintza hauetakoren bat gertatu behar da: datu pertsonalak jadanik ez dira beharrezkoak, bildu zirenean edo tratatu zirenean zeuden helburuen argitan; interesdunak bertan behera uzten du tratamenduaren oinarria den adostasuna; interesdunak tratamenduaren aurka egiten du, eta gainetik ez dago tratamendua gauzatzeko beste arrazoi legitimorik; datu pertsonalen tratamendua legez kontra egin da; datu pertsonalak ezereztatu behar dira, lege-betebehar baten indarrez.
  • Tratamendua mugatzea: interesdunak eskubidea izango du tratamenduaren arduradunak datuen tratamendua mugatu dezan, baldintza hauetako bat gertatzen denean: interesdunak datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten badu, tratamenduaren arduradunak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez; tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datu pertsonalak ezereztearen aurka egiten badu eta, ordainetan, haien erabilera mugatzeko eskatu; arduradunak jadanik datu pertsonalak behar ez baditu tratamenduaren helburuari begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko; interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, eta arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
  • Aurka egitea: bere egoera partikularra dela-eta, interesdunak eskubidea izango du, edozein unetan, berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko, tratamendu hori adostasunean oinarritzen bada. Noiz eta arduradunak ez dituen egiaztatzen arrazoi legitimoak, esate baterako, interes publikoa.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Interesdurnaren eskaera berresten duen dokumentua

Legezko informazioa

  • 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari. Buruzkoa.
  • Datu pertsonalen babesa eta eskubide digitalen bermea 5ko 03/2018 Lege Organikoa.
  • Oharrak

    Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

    www.izurtza.net webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

    Elizalde Auzoa, 14, 48213 Izurtzan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

    Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Izurtza Udaleko telefono honetara: 94 681 35 48

    Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.