Prozedura honen bidez interesdunak udal-agiritegiko fondoak kontsultatzeko aukera izango du.
Prozedura honentzat indarrean dagoen ordenamendu juridikoak herritarren sarrera bermatzen du udal-agiritegietara, legeak mugatzen dituen salbuespenekin. Agiri publikoak ikusteko eskubideak agiri horien kopiak eta egiaztagiriak lortzeko aukera ematen du.
Eskabidea betetzean, interesdunak ikusi nahi duen agiria zein den adierazi beharko du.
Eskaera jaso ondoren eskatutako agiriak erabilgarri daudela egiaztatuko da eta, eskaera onartzen bada, dokumentuen kopiak eskabidean adierazitako helbide elektronikora bidaliko dira.