Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Izurtzako Udalak dagoeneko webgune berria dauka. Gainera, webgunearen bidez udaletxearekin izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei; izan ere, bideratze telematikoak ahalbidetzea webgunearen helburu nagusietako bat da.

Plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Helburua herriko egoera argia eskaintzea da, udal zerbitzuak, kultura, ekitaldiak ...eskaintzea da, azken finean, Izurtzari buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea da.

Orain arte bezala www.izurtza.net helbidean ikusi daitekeen webgune hau ataletan banatuta dago eta gure udalerriaren informazio osoa biltzen du. Bertan nabarmentzekoak dira Udalari eta bere zerbitzuei buruzko informazioa eta baia udalerriko baliabide turistikoak.

Herritarren eskura daude jada izapide telematikoak eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok udaletxeko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez, aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz. Izurtzako biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)

Telefonoa: 900 840 250

E-posta: info@biscaytik.eu