Albisteak

 

1. Parte hartzaileak
Argazki lehiaketa honetan nahi duenak parte har dezake.

2. Sariak
1go saria: 100€
2. saria: 75€
3. saria: 50€

3. Gaia
Gaia 2017ko Izurtzako jaiak izango da. Argazki guztiak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.

4. Argazkiaren aurkezpena
Irudiak JPG formatuan bidali behar dira, baita paperean ere, kalitate onenean. Neurriak 18x24cm izango direlarik.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzake. Argazkia edo argazkiak gutunazal batean sartuko ditu. Gutunazalean ezizen bat idatziko du. Argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiari dagokion titulua eta bere ezizena idatziko ditu. Gutunazalean, argazkiekin batera, egileak Word dokumentu batean honako datuak gehituko ditu: egilearen ezizena, egilearen izen-deiturak, adina, telefonoa eta posta elektronikoa.

5. Epea
Irailaren 11tik 29ra. Izurtzako Udaletxean.

6. Epaimahaia
Izurtzako Kultura Batzordea eta Jai Batzordea
Epaimahaia urriaren lehenengo astean bilduko da gutunazalak zabaldu eta sarituak aukeratzeko.

7. Irabazleen argitaratzea eta sarien banaketa
Urriaren azken astean argitaratuko da irabazleen zerrenda udaletxeko iragarki taulan eta Izurtzako web orrian.
Hala ere, Udala zuzenean jarriko da beraiekin kontaktuan sarien banaketa zehazteko.

8. Erakusketa
- Abenduaren 6an erakusketa egingo da aurkeztutako argazki guztiekin Izurtzan.
- Izurtzako Udalak beretzat hartzen du aurkezten diren argazki guztiak erabiltzeko eskumena.