Albisteak

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak Adinekoen Zerbitzuaren bidez, gida bat prestatu du, gaur egungo osasun-krisiak eragindako konfinamenduaren egunerokotasunari aurre egin ahal izateko.

Pertsona nagusiei zuzendutako gida honen helburua nork bere burua zaintzeko jarraibideak eta gomendioak ematea da, batez ere konfinamenduaren ondorioz sortzen edo areagotzen ari diren emozioei (urduritasuna, larritasuna, beldurra, etab.) aurre egiteko.

Laguntza-eskuliburu honetan ematen diren gomendioen artean eguneroko errutina bat jarraitzeko aholkuak batzen dira. Ordutegi, zeregin, higiene pertsonala, jarduera fisikoa edo ariketak egiteak dituen onurak eta ohiko lo-zikloa errespetatzen jarraitzeaz gain.

Bestalde, eskuragarri dagoen informazio bolumena dosifikatzeari buruz ere aholkatzen da, senide eta lagunekin harremanetan egotea bai telefonoz edo sare sozialen bidez eta emozio positiboak eta bizikidetza indartzeko jarduerak egiten jarraitzea.

Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuak, etxetik irtetzea benetan beharrezkoa bada hartu beharreko prebentzio-jarraibideak luzaten ditu eta bestela boluntarioen sarera zuzentzea posible dela ere gogoratzen du. Azkenik, Durangoko Merindadearen Mankomunitateko langileak eta, bereziki, Adinekoen Zerbitzuko langileak beti egongo dira haien esanetara, behar duten guztirako, 94 620 05 46 telefonoaren bidez, eta terceraedad.mdurango@bizkaia.org helbidean.

Laguntza-gida adinekoen elkarteei eta zerbitzuaren erabiltzaileei bidali zaie, baita Mankomunitatearen webgunean eta sare sozialetan argitaratu eta zabalduko da.

Sakatu hemen gida deskargatzeko (PDF 911KB)