Albisteak

 

BAT OROKORRA

  • Norentzat: Edozein pertsonarentzat. Pertsona batek baino gehiagok erabil dezake bidai berdinean.
  • Non lortu daitezke: Izurtzako udal ”Liburutegian” (daudenak agortu arte), Euskotrenek Gasteizen duen bulegoan ( Sancho el Sabio kalea 9).
  • Prezioa: Txartelak 3€ balio ditu saldorik barik.
  • Deskontua: Bidai bakoitzeko %20ko deskontua aplikatzen dute prezioan.
  • Errekargak: Kutxabanken kutxazain automatikoetan edo tranbiako makinan.

BAT BEREZI TXARTELA

  • Norentzat: 65 urtetik gorakoentzako edo %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna dutenentzako txartela (urtean 16.135,08 € baino gutxiagoko diru sarrerak dituztenentzat) Ezin da hainbat pertsonen artean erabili, pertsonala da.
  • Non lortu daitezke: Euskotrenek Gasteizen duen bulegoan (Sancho el Sabio kalea 9).
  • Zer eraman behar da:
    • Zure NAN-aren, Pasaportearen edo AIZ-eko Pasaportearen fotokopia konpultsatua. Konpultsatu ahal izango da jatorrizkoa ekartzen bada.
    • Oraingo argazki bat nortasun agiri tamainakoa.
    • %65a baino minusbaliotasun handiagoa dutenek, horrez gain, minusbaliotasuna ziurtatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua: erabateko elbarritasunagatik edo elbarritasun handiagatik emandako pentsioa edo Foru Aldundiaren erabakia.
    • NAN-aren, Pasaportearen edo dokumentu baliokidearen helbidea eta egungo helbidea bat ez badatoz, erroldatzearen jatorrizko ziurtagiria aurkeztu beharko da.
    • Errenta aitorpenaren fotokopia konpultsatua edo salbuetsita dagoen egiaztagiria. Konpultsatu ahal izango da jatorrizkoa ekartzen bada.
  • Prezioa: Txartelak 3€ balio ditu saldorik barik.
  • Deskontua: Bidai bakoitzeko %40ko deskontua egiten du prezioan.
  • Errekargak: Kutxabanken kutxazain automatikoetan edo tranbiako makinan.

BAT PERTSONALIZATUA

  • Norentzat: Edozein pertsonarentzat. Pertsonala da eta ezin da hainbat pertsonen artean erabili.
  • Non lortu daitezke: Euskotrenek Gasteizen duen bulegoan (Sancho el Sabio kalea 9).
  • Zer eraman behar da:
    • Zure NAN, Pasaportea edo AIZ Pasaportea erakutsi.
    • Argazki bat eraman.
    • Eskatzailea adin txikikoa balitz eta NAN, Pasaportea edo AIZ-ik ez balu, gurasoenak edo legez aitorturiko tutorearenak aurkeztu beharko lituzte).
  • Prezioa: Txartelak 3€ balio ditu saldorik barik.
  • Deskontua: Bidai bakoitzeko %20ko deskontua aplikatzen dute prezioan.
  • Errekargak: Kutxabanken kutxazain automatikoetan edo tranbiako makinan.

BAT PERTSONALIZATUA (Familia ugarikoentzat)

  • Norentzat: Familia ugariko deskontua jasotzeko txartel pertsonalizatua egin behar da. Kide bakoitzarentzat txartel pertsonalizatu bat behar izango da. Ezin da hainbat pertsonen artean erabili.
  • Non lortu daitezke: Euskotrenek Gasteizen duen bulegoan (Sancho el Sabio 9 kalea).
  • Zer eraman behar da:
    • Zure NAN, Pasaportea edo AIZ Pasaportea erakutsi.
    • Argazki bat eraman.
    • Eskatzailea adin txikikoa balitz eta NAN, Pasaportea edo AIZ-ik ez balu, gurasoenak edo legez aitorturiko tutorearenak aurkeztu beharko lituzte).
    • Eusko Jaurlaritzako Familia ugariko karneta edo familia ugariko titulua originala eta fotokopia bat.
  • Prezioa: Txartelak 3€ balio ditu saldorik barik.
  • Deskontua: Bidai bakoitzeko %36ko deskontua aplikatzen dute prezioan.
  • Errekargak: Kutxabanken kutxazain automatikoetan edo tranbiako makinan.

 Informazioa (PDF 92KB)