Albisteak

 

Abenduak 6, igandea, 11:00etatik 15:00etara.

Datorren abenduaren 6an Izurtzako Patroia den San Nikolas eguna ospatuko dugu herrian. Hainbat ekitaldi prestatu ditugu:

  • 11:00etan meza San Nikolas Deunaren elizan.
  • Ondoren Mendi-Gain Dantza taldearen Saioa herriko plazan.
  • Goizean zehar eta eguerdirarte V. GaztARDOgi Ferixa frontoian.
  • Jaietako I. Argazki Lehiaketako argazkien erakusketa nagusien lokalean.
  • Eta Eusko Label oilasko pintxoen dastaketa plazan.

Udalak herritar guztiok eta kanpotarrok gonbidatzen zaituztegu

Eguna gurekin ospatzera!

OHARRA: Etorriko diren ekoizleak:
TXARAMELA, AMEZKETA TXAKOLINA, SARRIKOLA, ETXEBARRIA, MAÑONDO, GAIZKA ALDEKOA, PASTELERIA GOIURI, ATXARTE GAZTA, ETXELORE LANDARAK, MAÑEKO, TRAZOLA-ISASI, KATEALDE, MAÑARIKO BASERRIKO OGIA, ATXETA, SAT ESKUERNAK, AGERRIA.